Palestinako «basakeriaren» kontra, kontzentrazioa bihar Plazan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, kontzentrazioa egingo dute bihar Hernanin, Israelgo estatua Palestinan burutzen ari den «genozidioaren, basakeriaren, gerraren eta militarismoaren kontra». 'Genozidiorik ez! Gerrarik ez!' lelopean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Plazan; eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!