'Ahanzturatik memoriara' zikloaren baitan, hitzaldia eskainiko du gaur Urko Apaolaza Avila historialari eta kazetari hernaniarrak: 'Hernani Errepublika garaian, 1931-1936'. Udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Aurten bete dira 95 urte Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenetik, eta 90 urte desagertzen hasi zela, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren ondorioz. Apaolazak kontatuko du, bost urte gorabeheratsu haietan Hernani nolakoa zen, eta herrian zer gertatu eta bizitu zen.