Izugarria izan zen atzoko jaien hasiera, Zelabiden. Txupinazoarekin batera, ohi bezala, Holi Festarekin ederki pasa zuten gaztetxoek, nahiz eta goitik behera tintatuta bukatu. Txarangak girotu zuen arratsaldea, buruhaundiekin eta sardin jatearekin batera. Arratsalde-gau partean sesio bikoitza eskaini zuen DJ Nemuxek, umeentzako lehendabizikoa, 20:00etan, eta denentzako bigarrengoa, 23:00etan hasita. Hori gutxi balitz, zezensuzkoa ere izan zen, 23:00etatik aurrera.
Eta atzokoa hasiera baino ez zen izan; oraindik gaurkoa eta biharkoa geratzen zaizkie auzotarrei. Atsedena hartzeko intentzioa zuenak, goizeko 10:00ak arte izango du hori egiteko aukera, gehien-gehienez, orduantxe hasiko baita Diana auzotarrak esnatzen. Eta goizeko 11:00etarako gaztetxo guztiak izango dira kolan, ez dute eta apar festa galdu nahi izango. Helduentzako jolasentzako tokia ere izango da, 11:30etan, eta Andoni magoaren ikuskizuna izango da eguerdiko 12:00etan.
Paella izango dute bazkaltzeko, eta bazkalostea girotuko dute Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariek, baita toka txapelketak ere. Jarraian gaztelu puzgarriak aireztatuko dituzte, 16:30etan, eta segidan giza-futbolinean ibiliko dira, 17:00etan. Horien ondoren indarrak hartzeko, txokolatada izango da 17:30etan, eta bingoa 18:00etan. Atzokoa errepikatuko du ondoren, DJ Nemuxek, sesio bikoitzarekin. Gaurkoan, ordea, zezensuzkoaz gain, gauerdiko 00:00etan su-traka izango da.
Eta gaurko guzti hau gutxi balitz, bihar ere izango da zer gozatua Zelabiden. Eguerdiko 12:00etan hasiko diren bi jarduera prestatu dituzte: patata-tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa. Horien ondoren, 14:00etan, amaiera emango diete aurtengo jaiei, momentuz sekulakoak izaten ari direnak, eta ziur horrela izaten jarraituko dutenak gaur eta bihar ere.
ZELABIDEKO JAIAK 2026
GAUR, Larunbata, Urriak 3
10:00, Diana.
11:00, Apar festa.
11:30, Helduentzako jolasak.
12:00, Andoni magoa.
14:00, Paella jate herrikoia.
15:30, Bertso saioa: Aitor Mendiluze eta Agin Laburu.
16:00, Toka txapelketa.
16:30, Gaztelu puzgarriak.
17:00, Giza-futbolina.
17:30, Txokolatada.
18:00, Jaien aldeko bingoa.
20:00-22:00, Umeentzako dantzaldia, DJ Nemux-ekin.
20:30, Denok afaltzera!
23:00, Denontzako dantzaldia, DJ Nemux-ekin.
23:30, Zezensuzkoa.
00:00, Su-traka.
BIHAR, Igandea, Urriak 4
12:00, Patata tortilla lehiaketa.
12:00, Sagardo dastaketa.
14:00, Jaien amaiera.
Ondoren, Denok garbitzera!