Datorren asteartean, urriaren 6an, izango dute odola emateko hitzordua hernaniarrek. Anbulatorioan izango da, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara bitartean; eta ohi bezala, ordua hartu beharko da aldez aurretik: astearte goizean zehar 943 00 78 85 telefonora deituta, edo gotatanta.eus webgunearen bitartez. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko deia. Irailean 39 lagunek eman zuten odola.