Bihar hasiko da tabernen bakailu pintxoen lehiaketa

Beñat Los Arcos Ayerdi

Bihar bertan hasiko da Bakailu Asteko pintxo lehiaketa, herriko 26 taberna eta jatetxetan. Herritarrek hilaren 16ra arte izango dute pintxoak dastatzeko aukera, bakoitza 2,5 euroan. Botoa emateko, urriaren 15era arte egin ahal izango da paperean, eta 16ra arte online.

Honakoak dira parte hartuko duten tabernak: Aieko, Andrekale 21, Apeadero, Aralar, Atxur, Arri Kafe, Dori, Errioguarda, Garin, Goiz Argi, Goiz Eguzki, Gunea, Guria, Harresi, Harrobi, Horbel, Joxe Mari, Karrero, Kixkal, Latxunbe, Rioja, Tamer, Tripontzi, Txili, Txoko, Zinkoenea eta Zumardi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!