Gaur amaituko dira Zelabideko Jaiak. 14:00etan esango diete agur festei, edo agur baino, hurrengo urtera arte! Eta argi dago auzotarrek esan dezaketela aho betez aprobetxatu dituztela aurtegoak. Atzo zein herenegun hamaika jarduera dibertigarriz gozatzeko aukera izan zuten, gaztetxoek nahiz helduek.
Eta gaurkoan pare bat ekitaldi izango dira auzoan, eguerdiaren bueltan: patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa. Horien ondoren, 14:00etan, esango diete agur aurtengo jaiei, eta auzotarrak biltzeko deia ere egin dute, auzoa garbitzeko.