Afari eder baten bueltan jokatu zen, ohi bezala, Txantxangorri elkarteko sagardo lehiaketa. 41garren edizioa zuen, eta Gaztañaga sagardotegiak eskuratu zuen sari nagusia, txapela preziatua, parte hartu zuten 15 sagardotegien artean. 156 lagun bildu ziren afaritan, sagardoak banan-banan baloratzeko. Lizeaga izan zen bigarren, Itxas-Buru hirugarren, eta Petritegi laugarren
Gainera, beste sari haundi bat ere banatu zuten ekitaldian, afariaren aurretik: erregultartasunaren saria, bost urtetik behin ematen dutena. Itxas-Buruk jaso zuen errekonozimendu hori aurtengoan.