Festa lehertuko da arratsalde honetan Zelabiden, igandera arte

Julen Borreguero Fernandorena

Irrikitan daude ziur Zelabiden, txupinazoa botatzeko.

18:00etan botako dute txupinazoa, Holi Festarekin batera, eta hamaika jarduera izango dira asteburu osoan zehar.

 

Iritsi da eguna, Zelabideko festen txupinazioarena. Irrikitan izango dira auzotarrak, antolatu diren hamaika jarduerez gozatzeko, asteburu osoan zehar. Gaurkoan, txupinazoarekin batera, ederki pasako dute gaztetxoek Holi Festan, nahiz eta tintaz josita amaituko duten. Sardin jateak, buruhaundiek eta DJ Nemuxek osatuko dute lehen egun hau. 

Biharkoa da egunik potenteena. Goizean, haurrentzako apar festaz gainera, helduentzako jolasak ere izango dira, baita Andoni magoa ere. Eta paella jan ondoren, bertso saioa, toka txapelketa, puzgarriak, giza-futbolina, eta abar luze bat, gauerdiko su-trakara arte. 

Igandean, eguerdiaren bueltan antolatu dituzte bi jarduera: patata tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa. Eta 14:00etan hurrengo urtera arte agurtuko dituzte jaiak. Hori bai, ondoren garbitu behar da auzoa...

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!