Errebeldeak Fest, kirola eta musika batzen dituen jaialdia, bihar Hernanin

Julen Borreguero Fernandorena

'Hellmugan' metal talde errrenteriarrak itxiko du jaialdiaren aurtengo edizioa.

Herri kirol emanaldia izango da Tilosetan arratsaldeko 17:00etan; eta kontzertuak izango dira 20:30etatik aurrera Atsegindegin.

 

Errebeldeak Fest kirol-musika jaialdi inklusiboa ospatuko da aurten ere, bihar bertan. Kirol arloa izango da lehendabizi, Tilosetan eskainiko duten herri kirol emanaldiarekin, 17:30etan: Ostolaza ahizpa oriotarrak, Imanol Royo zarauztarra eta Xabier Aranburu 'Guzta' urrestillarra ariko dira harrijasotzen, eta aizkoaran Pikabea anai-arreba ereñotzuarrak, Suharri Rodríguez hernaniarra eta Oihana Fernandez de Barrena herediarra.

Ondoren, kontzertuen txanda izango da, 20:30etan hasiko direnak, Atsegindegin. 'Mar de fondo' rock talde galiziarrak eskainiko du lehendabizikoa; jarraian, 22:00etan, ekingo dio 'Rossie's in hell'ek AC/DC taldeari tributoa egiteari; eta azkenik, 00:00etan izango da 'Hellmugan' metal talde errenteriarraren txanda.

Antolatzailea da 'DameTVision' kultur elkartea, eta animatu dituzte «herritar guztiak eta, bereziki, edozein motatako desgaitasuna duten pertsona guztiak, kirol eta musika jarduera egokituez eta inklusiboez betetako jardunaldi dibertigarri batean parte hartzera».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!