Urria hasi berri dugun honetan, hilabete osoan Hernanin izango diren kultur jarduerak ere ezagutu berri ditugu. Indartsu hasi da hilabetea gainera, asteburu honetan izango baita zer egin herrian: gaur bertako produktuen azoka berezia, 'REC' poesia irakurketa musikatua eta Gazte Sortzaileen Laborategia; eta bihar Kubaren aldeko jaialdia, HAzoka eta Errebeldeak fest;
Eta hilabeteak aurrera egin ahala, erritmoa ez da motelduko, ez orokorrean, ezta Kulunka talde hernaniarraren kasuan ere, 'Herentzia' antzezlana estreinatuko baitute Biterin, hilaren 7an euskeraz eta 9an gaztelaniaz.
HAzoka bihar, Atsegindegin
Bihar, Dobera Euskara Elkarteak antolatzen duen HAzoka izango da, Atsegindegin, 10:30etatik 14:00etara. Bertan izango dira liburu postuak, aurkezpenak, Karabelgo Konpartsa Txikia, familientzako tailerra, antzerkia eta Arbasoak taldearen kontzertua. Herrikoek ere izango dute espazioa: 'Xor eta Beltz' ipuina aurkeztuko dute 11:15etan Ane Aierbek, Maialen Diaz de Ceriok eta Iñaki Sanz-Azkuek, eta 12:00etan horixe egingo dute Muxin eta Zapotxin pailazoek, haien disko berriarekin.
Urriko kultur agenda Hernanin
2, Gazte Sortzaileen Laborategia. Aristizabal 7, 10:00etan.
2, Bertako produktuen azoka, Henaseren eta Bakailu Astearen eskutik. 10:00etatik 14:00etara, Plaza Berrin.
2, Hitz Andana: 'REC' poesia irakurketa musikatua, Miren Agur Meaberekin eta Ibon RGrekin, 19:00etan Biterin.
3, Hernani Munduari Begira: Kubaren aldeko jaialdia, 11:30etan hasita, KPFn.
3, HAzoka: 10:30etatik 14:00etara, Atsegindegin. Dobera Euskara Elkartea.
3, Errebeldeak Fest: 17:00etan Tilosetan herri kirolak; 20:30- etan Atsegindegin kontzertuak.
5-16, Bakailu Astea.
7, 14, 21 eta 28, Hekin egunak: Ttapa-Ttapa, 60 urtetik gorakoentzat. 10:30, Atsegindegin.
7, Apaxi ipuin kontalaria 3-7 urte bitartekoentzat. Liburutegian, 17:30-18:00, euskeraz.
7, Estreinaldia: 'Herentzia' antzezlana, Kulunka teatroaren eskutik. 19:00etan Biterin, sarrera 8,5 euroan.
7, Urko Apaolazaren hitzaldia udaletxeko areto nagusian, 19:00etan: 'Hernani 1931-1936. II Errepublikan'.
9, Estreinaldia: 'Herencia' antzezlana, Kulunka teatroaren eskutik. 19:00etan Biterin, sarrera 8,5 euroan.
9 arte, Argazki erakusketa KPFn: 'Lagunekin bai! (Min)Bizi. Tabuen kutxatik plazara'. Iñurri elkartea.
10, Azoka ibiltaria, 09:00etatik 14:00etara Plaza Berrin.
10, Urumea ibaiko espezie inbaditzaileen azterketa. Landareko aparkalekuan, 10:00etan. Sagarreta Natur Taldea.
12, Hernani Munduari Begira: 'Bi herri, borroka bakarra! Saharar herriaren batasun nazionalaren eguna'. Hernani-Sahara elkartea, Tilosetan, goizean zehar.
13, Literatur solasaldia: 'Erleen azken ziztada' (Kepa Iribar). Gidaria: Ane Mayoz. 19:00etan liburutegian, euskeraz.
13-31, Hernani Munduari Begira, erakusketa: 'Bizitza jokoan: lurra, bizitzak eta eskubideak jokoan daude'. KPFn.
14, Hernani Munduari Begira: 'La contrainsurgencia y las violaciones de los derechos humanos en Mexico, una herida abierta'. Mugarik Gabe GKE, hizlaria: Alicia de los Rios.
16, Kultur bira: Egurrezko jolasak. Atsegindegin, 17:00etan.
16, Bakailu Astea: Euskorleans Dixie Band, 19:00etan Zinkoenea tabernatik hasita.
17, Hekin egunak: Ur ludoteka. 10:30etan kiroldegian. 10 urtetik gorako umeentzat.
17, 'Topa! Hernani'. Sagardo Eguna. Bakailu Asteko pintxoekin, Plaza Berrin, 11:30-14:30.
17, Muxin eta Zapotxinen estreinaldia: 'Baserritarrak' emanaldia. 12:00-14:00 Biterin, sarrera 4 euroan.
17, San Joan Konpartsaren erromeria. 18:00, Plaza Berrin.
18, Hernani Munduari Begira. Topaketa gastronomikoa. 12:00-14:00 Atsegindegin, sarrera 4 euroan.
18, Hernani Oroimena 2026. Hilerriko fusilamenduen 90. urteurrena. 12:00etan hilerrian.
19, Burujabetzen Astea: Zaintzaldiaren hasiera. 12:00etan aitortza Sandiusterrin; 18:00-etan dokumentala Zapa 41ean.
19-23, Eskultura Plazan: 'Altzari hondakinekin egindako elkarlaneko esku-hartze artistikoa'. Uxue Lasa eta aktibistak.
19-23, Kale erakusketa Zinkoenean, ibai garbiketan aurkitutako hondakinekin.
20, Literatura feminismotik: 'Esker onak'. Gidaria: Alaine Agirre, 18:30etan liburutegian.
20, Asteklima: 'Haulout' film laburra eta 'Flow' film luzea. 19:00etan Biterin.
21, Proiekzioa eta solasaldia, Telmo Irureta Uriarekin, 19:00etan Biterin.
22 arte, Erakusketa Biterin: 'La Europa final de la modernidad'. Iosu Gonzalez Rollan.
23-24, Txantxillako festak.
23, Burujabetzen Astea: 'Zorte on' antzezlana. 19:00etan Sandiusterrin, euskeraz.
23, Gazte Sortzaileen Laborategia: 'Gau bat Kultur Etxean'. 18:00etan Aristizabal 7an.
23, 'Euforia' dantza emanaldia. 19:00 Biterin, sarrera 10 euro.
24, Burujabetzen Eguna. Hernani Burujaberen V. urteurrena. 11:00etan Plaza Berrin.
26, 'Intersekzionalitatea eta osasuna. Isolamenduak emakumeengan, LGTBIQ+ pertsonengan eta arrazializatutako gazteengan duen eragin espezifikoa'. 18:00-20:00 KPFn.
26-30, Areto literarioa: 'Shhhhuuuumendia, hitzik gabeko liburuen eztanda'. Erakusketa Biterin.
28, H. Munduari Begira: 'Las mujeres y la represión universitaria en Colombia. Casos de estudiantes sindicalistas y docentes'. Hitzaldia KPFn 18:00etan, Luisa Natalia Carusorekin.
28, Literatur solasaldia: 'James'. Liburutegian, 19:00etan. Gidaria: Slawka Grabowska.
29, Hernani Zinekluba: 'Memories of murders'. 18:30etan Biterin, sarrera 4 euroan.
29, Hernani Munduari Begira: 'Palestina, resiliencia eterna' hitzaldia, Barbara Ruiz Balzolarekin. Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.
30, 75 urtetik gorakoentzat kontu kontalaria, Dorleta Kortazarrekin. Elebiduna, 11:00etan liburutegian.
31, Eresmin eta Kantuz abesbatzen kontzertua, Zaporeak elkartearen alde. 20:00etan, San Joan Bataiatzailean.