Hernani Munduari Begira zikloaren lehen ekimena, arratsalde honetan

Julen Borreguero Fernandorena

Herenegun aurkeztu zuten zikloa, Kulturarteko Plaza Feministan.

Herenegun aurkeztu zuten zikloa, eta gaur mahai-ingurua izango da KPFn, 18:00etan.

 

Hernani Munduari Begira zikloa aurkeztu zuten herenegun, Udaleko Lankidetza saileko Itsaso Lekuona zinegotziak eta herriko eragiletako ordezkariek. Helburua da «gure errealitatetik haratago, mundu zabaleko gertakari, esperientzia eta bizipenak ezagutu eta haietatik ikastea».

Horretarako, urrian zehar hamaika ekimen izango dira Hernanin: hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, eta abar luze bat. Arratsalde honetan izango da lehena, 18:00etan, KPFn. Dalila Argueta eta Nelton Rivera izango dira Guatemalako eta Honduraseko kazetaritza komunitarioaz hizketan.

 

Hernani Munduari Begira zikloa - Urriak 1- 29
 

1, Mahai-ingurua: 'Periodismo comunitario y defensa de la tierra en Guatemala y Honduras'. Hizlariak: Dalla Argueta eta Nelton Rivera. KPFn, 18:00etan.

3, Kubaren aldeko jaialdia: 'Pintemos de violeta la economía cubana' dokumentala. Hizalriak: Diana Balboa, Milagros Acea eta Eloisa Auat; Xabi San Sebastian eta Jaime Yakamanen kontzertua. Kubako janaria eta edaria. KPFn, 11:30etan hasita.

8, Mobilizazioa: 'Genozidiorik ez! Gerrarik ez!' Plazan, 19:00etan.

10, Mural margoketa: 'Kolonbia: Memoria historikoa, erbesteratuak, migrazio eta giza eskubideak'. Latsunbeko pilotalekuan, 10:00etan.

12, Sahararen aldeko ekimena: 'Bi herri, borroka bakarra! Saharar herriaren batasun nazionalaren eguna'. Saharako tea, dantzak eta musikarekin. Tilosetan, goizean zehar.

13-31, Erakusketa: 'Bizitza jokoan: Lurra, bizitzak eta eskubideak jokoan daude'. KPFn.

14, Hitzaldia: 'La contrainsurgencia y las violaciones de derechos humanos en Mexico, una herida abierta'. Hizalaria: Alicia de los Rios Merino. KPFn 18:00etan, gaztelaniaz.

15-17, Topaketa: 'Tokiko eraldaketak: burujabetzak eta demokrazia komunalak. Nazioarteko eta Euskal Herriko begiradak'. KPF.

18, Kulturarteko Jaialdi Gastronomikoa. Atsegindegin, 12:00etan.

28, Hitzaldia: 'Las mujeres y la represión universitaria en Colombia. Casos de estudiantes, sindicalistas y docentes'. Hizalria: Luisa Natalia Caruso. KPFn, 18:00etan, gaztelaniaz.

29, Hitzaldia: 'Palestina, resiliencia eterna'. Hizlaria: Barbara Ruiz Balzola. Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, gaztelaniaz.

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!