Azken eguna, haziera taldean apuntatzeko

Julen Borreguero Fernandorena

Haurdunentzako zein 0-5 urteko haurrak dituzten familientzako haziera taldeak antolatu ditu aurten ere Udalak. Eta izena emateko azken eguna da gaurkoa. Online egin daiteke, izenaeman.hernani.eus estekaren bidez. Taldeek zortzi familiako kopuru mugatua izango dute. Behin horiek gaindituta, itxaron zerrendak osatuko dira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!