Igogailuaren obrak, martxan dira

Julen Borreguero Fernandorena

Martxan dira Elizatxo, Portu eta Osinaga Kaxkoarekin lotuko dituen igogailuaren eta pasabidearen obrak. Proiektuak 2.219.372,85 euroko aurrekontua du, eta 18 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da. Behin horiek amaituta, Goiz Eguzkiko eremua berritzeari ekingo zaio. Udaletik adierazi dutenez, lanek irauten duten bitartean ikuskaritza arkeologikoa egingo da, nahiz eta esku-hartzeak babes arkeologikoko eremutik kanpo kokatu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!