Etzi hasiko dira jaiak Zelabiden, urriarekin batera. Hilaren 2an botako dute txupinazoa, 18:00etan, eta ohi bezala, gaztetxoek uretako betaurrekoak jantziko dituzte berehala, Holi Festean goitik behera tintatuta amaitu aurretik. Hortik aurrera, jardueraz betetako egitarauari emango zaio hasiera, adin tarte guztietako jendearentzako prestatuta dagoena. Ostiralean bertan, eguna amaitu aurretik, auzotarrek gozatu ahal izango dute txarangaz, sardin jateaz, DJ Nemuxen musikaz eta zezensuzkoaz, besteak beste.
Larunbata ere josi dute jarduera entretenigarriz. 10:00etan dianak esnatuko du auzoa, eta 11:00etarako gaztetxo guztiak izango dira kalean, apar festaz disfrutatzen. Helduek ere izango dute aukera jolasteko, 11:30etako jolasetan. Eta Andoni magoak eskainiko du ikuskizuna paella jate herrikoiaren aurretik. Arratsaldeak ez du atsedenerako astirik emango, hamaika jarduera antolatu baitituzte: Bertso saioa Agin Labururekin eta Aitor Mendiluzerekin, toka txapelketa, giza-futbolina, gaztelu puzgarriak, txokolatada eta gauera arte luzatuko den abar luze bat.
Igandean jarraituko du ospakizunak, eguerdian batik bat. 12:00etan zita bikoitza izango da Zelabiden; alde batetik patata-tortilla lehiaketa izango da, eta bestetik, sagardo dastaketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
ZELABIDEKO JAIAK 2026
EGITARAU OSOA
URRIAK 2, ostirala
18:00, Txupinazoa eta Holi Fest.
18:45-20:00, Jaixkipe txaranga eta buruhaundiak.
19:30, Sardin jatea.
20:00-22:00, Umeentzako dantzaldia, DJ Nemuxekin.
20:30, Denok afaltzera!
23:00, Denontzako dantzaldia, DJ Nemuxekin.
23:30, Zezensuzkoa.
URRIAK 3, larunbata
10:00, Diana.
11:00, Apar festa.
11:30, Helduentzako jolasak.
12:00, Andoni magoa kantu kontari.
14:00, Paella jate herrikoia.
15:30, Bertso saioa: Aitor Mendiluze eta Agin Laburu.
16:00, Toka txapelketa.
16:30, Gaztelu puzgarriak.
17:00, Giza-futbolina.
17:30, Txokolatada.
18:00, Jaien aldeko bingoa.
20:00-22:00, Umeentzako dantzaldia, DJ Nemuxekin.
20:30, Denok afaltzera!
23:00, Denontzako dantzaldia, DJ Nemuxekin.
23:30, Zezensuzkoa.
00:00, Su-traka.
URRIAK 4, igandea
12:00, Patata tortilla lehiaketa.
12:00, Sagardo dastaketa.
14:00, Jaien amaiera.
Ondoren, Denok garbitzera!