Batzar irekia bihar Biterin, osasun publikoaren aldeko plataformak

Beñat Los Arcos Ayerdi

Arratsaldeko 18:30etan jarri dute hitzordua kultur etxean, plataforma aurkezteko eta herriko erronken inguruko hausnarketa egiteko.

 

Osasun publikoaren eta Hernaniko anbulatorioaren egoerarekin kezkatuta, kontzentrazioa egin zuten abuztuaren 20ko arratsaldean, herriko osasun zentroaren aurrean bertan, dozenaka herritarrek. Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformak (DOPA) deitu zuen elkarretaratze hura, eta orduan azaleratu zuten Hernanin bertan plataforma bat sortzearen beharra.

Hain juxtu, asmo horrexekin bilduko dira bihar, Biterin: batzar irekia antolatu dute, arratsaldeko 18:30etan hasita. Bertan izango dira DOPAko kideak, plataforma aurkezteko; eta Hernanik osasungintza publikoaren arloan dauzkan erronken inguruan hausnartuko dute ondoren. Horrela, biharko saioaren helburua da Hernanin plataforma propio bat osatzen hastea.

Biterira bertaratu eta saioan parte hartzera gonbidatu dituzte osasungintza publikoaren erabiltzaile, osasun langile eta herritar guztiak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!