Oinen zaintza gertutasunetik, Alazne podologia klinikan

Kronika - Erredakzioa

Kanpoan aritu ondoren eta bost urteko esperientzia pilatuta, etxe­ra bueltan da Alazne Holgado Oyarzabal hernaniarra, be­re proiektu propioa martxan jartzeko: podologia klinika, Elkano kaleko 18an. Kirol-biomekanikan eta podologia mediku-kirurgikoan espezializatua, zerbitzu ugari eskainiko ditu: kiropodia (errebisio orokorra), biomekanika, podologia pediatrikoa edota oin diabetikoa (diabetikoentzat espezifikoa dena).

Eta kasu guztietan, pazienteekin oso oso gertuko tratua izango du lanerako erraminta: «Funtsezkoa da gizatasuna eta gertutasuna sektore honetan, eta saiatzen naiz pazienteak tratatzen, ni tratatu nazaten nahiko nukeen bezala».

Gure oinak zaintzearen garrantziaz ohartarazi du Alaznek: «Gero eta gehiago zaintzen dugu gure burua, baina askotan ez gara konturatzen oinak direla gure gorputz-egitura osoaren oinarria, eta patologia asko sortzen direla oinetako arazoetatik. Funtsezkoa da garrantzia ematea oinei».

Are gehiago, prebentzioan jarri du fokua: «Joera daukagu mina dugunean gerturatzeko klinikara, baina oso garrantzitsua da aurrea hartzea. Ez dugu klinikara kojoka joan behar, horretara iristea saihestu behar dugu. Hori izango da gure bizi-kalitatean diferentzia markatuko duena, adinean gora egin ahala».

681 812 221
alaznepodologiaklinika@gmail.com
Elkano kalea, 18 - Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!