Aurreko igandean bukatu zen izenemate epea, Jabetze Eskolaren ikastaroetan. Baina epea luzatu dute bi tailerren kasuan: boteretze erotikoan (urriaren 3an eta 17an izango da saio bana, 10:00etatik 13:30etara); eta zaintzaileentzako taldean (asteazkenero bilduko dira, 15:00etatik 17:00etara).