Joan den asteburuan egin zuen debuta Hernaniko eskubaloi taldeak, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailan. Ezin hobeto ekin zion, gainera: 27-20 irabazi zuen Txingudiren kontra, partidu osoan zehar nagusi izan ondoren. Ianitz Gorrotxategi izan zen golegile nagusia, zazpirekin. Hasiera bikainari segida emateko, Oñatin jokatuko dute bigarrena gaur, 16:00etan Zubikoa kiroldegian, Aloña Mendiren kontra.