Gaur amaituko dira Karabelgo Jaiak, baina egunaz gozatuko dute bitartean

Julen Borreguero Fernandorena

Atzo arratsaldean giro ederra izan zen auzoan, eta gaurkoan hobea izatea espero da, hamaika jarduera dibertigarri baitaude programatuta.

 

Atzokoa bizia izan bazen, gaurko eguna halakoxea izango da ziur, Karabelgo Jaietan. Egun osoan izango da zer egin, adin tarte guztietako jendearentzako aproposak diren jarduerekin.

10:00etan auzotarrak esnatuko ditu Karabelgo Konpartsa Txikikoek osatutako dianak. Eta jaikitzen denak, goizean zehar izango ditu, besteak beste, sagardo dastaketa, laten jokoa eta tortilla lehiaketa.

Bazkaltzeko 'paella erraldoia' izango dute, eta jarraian bingoa zein Apaxiren emanaldia izango dira. Arratsaldean ez da etenaldirik izango, apar festa, txokolatada eta arrautzen jokoa izango baitira. Eta gauean, festak borobiltzeko, Naruren eta Sutargiren kontzertuak izango dira.

 

 

KARABELGO JAIAK 2026

GAUR

10:00, Diana, Karabelgo Konpartsa Txikiarekin.

10:30, Aurpegi margoketa; laten jokoa; eta helduentzako jokoak (+65).

11:00, Puzgarriak.

11:30, Sagardo dastaketa eta toka txapelketa.

12:00, Buruhaundiak eta patata tortilla zein bizkotxo lehiaketa.

14:00, 'Paella erraldoia' bazkari herrikoia.

15:30, Bingoa.

15:45, Apaxiren emanaldia.

17:00, Apar festa.

18:00, Txokolatada.

19:00, Arrautzen jokoa, tirolinaren parkean.

20:00, Bokatak eta sarien zozketak.

Ondoren, Naruren kontzertua.

22:00, Sutargi erromeria.

 

 

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!