Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar

Beñat Los Arcos Ayerdi

Urteroko zita jarri du Hernaniko Errugbi Elkarteak, eta Hernanira bisitan izango dira Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoak, beste behin. 'Zerua lapurtu dute' emanaldia eskainiko dute Atsegindegin, goizeko 11:30etan hasita. Izarrik ikusten ez dutela eta, urdin infinitura abiatuko dira, Birtxi farozainarekin, misterioa argitu nahian. Sarrerak eskuragarri daude online, 9 euroan: labur.eus/zerua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!