Bihar arratsaldean jokatuko dute, 15:15etan Galarretan, Buruz Buruko Txapelketaren semifinala: Endika Barrenetxea hernaniarra, Aritz Juanenea saldiastarraren kontra. Irabazlea, txapelaren lehian ariko da hurrengo asteburuan, Xabi Azpiroz uitziarraren kontra.
Semifinalerako bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kronikak, Kronikakideen eta Doberako bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko, gaur eguerdiko 12:00ak arte apuntatu daiteke, kronika.eus webguneko zozketen atalean.