'La odisea'rekin bueltatuko da zinea Biterira

Beñat Los Arcos Ayerdi

Asteburu honetan bueltatuko da zinea Biterira, eta ordutegi berezia izango du oraingoan. Izan ere, larunbatetik asteartera eskainiko dute 'La odisea' filma, ikusturteari hasiera emango diona; eta astelehena eta asteartea izango dira Ikusleen Eguna. Bost saiotan izango da ikusgai: bihar 18:00etan eta 21:30etan, etzi 19:00etan, astelehenean 16:30etan, eta asteartean 19:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!