Urtero bezala, Hernaniko mugarriak bisitatzeko mendi buelta egingo dute aurten ere. Larunbat honetan izango da 34garren edizioa; eta oraingoan, Chillida Lekun hasi eta Mandazubin bukatuko dute ibilbidea. Autobusez joango dira Chillida Lekura, eta goizeko 09:00etan jarri dute elkartzeko zita Biterin. Partehartzea doakoa da, baina aldez aurretik eman behar da izena Biterin, eta gaurkoa da azkeneko eguna.