Irailaren 25an, ostiral honetan alegia, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko kale-buelta egingo dela eman dute aditzera Sare eta Etxeratetik. Arratsaldeko 20:00etan izango da, eta Plazatik abiatuko da. Halaber, Sare eta Etxeratetik bertan parte hartzeko deia egin nahi izan die herritarrei.