Aranotik Hernanira Mendi Jaitsiera, hilaren 27an

Julen Borreguero Fernandorena

Irailaren 27an izango da Aranotik Hernanira Mendi Jaitsiera, Xalaparta elkarteak antolatuta, oinez edo bizikletaz. Izena emateko epea asteartean itxiko da, hilaren 22an alegia. Horretarako, elkarteko izen-emate orria bete behar da, edo zuzendaritza taldeari jakinarazi. Oinezkoen kasuan, 07:15etan abiatuko dira Xalaparta elkartetik, autobusez edo kotxez, partaide kopuruaren arabera. Itzulia bi eratan egin daiteke: luzea (Hernaniraino oinez, 26km, 6 ordu) edo motza (oinez Besabiraino, 19km, 4,5 ordu, gero kotxez edo autobusez Hernanira). Eta txirrindularien kasuan, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Xalapartan, eta ondorengo ibilbidea egingo dute: Hernani-Leitzaran-Azketa-Hernani (3-3,5 ordu). Ondoren, Xalapartan elkartuko dira denak 13:00ak aldera, eta babarrun-jatea (25 euroan) egingo dute 14:15etan. Toka txapelketako ere izango da bazkalostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!