Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean

Beñat Los Arcos Ayerdi

Arriatzu denda zegoen lokalean egongo da elkargunea, Zapa kaleko 41ean.

Arriatzu denda zegoen tokian jarriko dute, «herriko eragile eta elkarteek partekatzeko eta autogestionatzeko».

 

Hernaniko elkarteen eta eragileen topaleku eta elkargune izango da Zapa kaleko 41garren zenbakiko lokala, Arriatzu denda zena, datorren ostiraletik aurrera. Irailaren 25ean aurkeztuko dute espazioa, arratsaldeko 18:00etan; eta bertan azalduko dituzte elkargunearen nondik norakoak eta helburuak. Herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbitea, eta animatu dituzte etxetik liburu bat eramatera, «lokalak izango duen liburutegitxoa betetzen hasteko».

Dinamika berri bati hasiera emateko lekua topatu dute bertan, «herriko eragile eta elkarteek elkar partekatzeko eta autogestionatzeko espazio baten faltan». Barne lanketa egin dute eragileek azkeneko hilabeteotan, «bakoitzaren beharra aztertzeko eta proiektuari forma emateko». Lokala txukuntzeko lanetan ere aritu dira udan.

Oraingoz, honako eragileak batu dira proiektura, besteak beste: Sare, Amher, Gu Geok, Gernika-Palestina, LAB, Burrunba, Jangela Etzi, eta Hernani Burujabeko Bidea herritar taldea, Enherkom, Etxegura, Sagarreta, Auzozaintza, Ekhilur, EHKom, Herrilur eta Henase.

Elkargunearen izena, berriz, ostiralean bertan erabakiko du­­te. Horretarako, galdetegia zabaldu dute labur.eus/ wwmk3fs1 helbidean, eta asteazkenera bitarte proposatu daitezke izenak. Jasotakoen artean aukeratuko du­te, aurkezpen ekitaldian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!