Gaur erabakiko da Buruz Burukoaren aurreneko finalista, Galarretan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Gaur jokatuko dute, Xabi Azpiroz uitziarrak eta Josetxo Ezkurra doneztebarrak, Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako azkeneko partidua. 15:15etan hasiko da jaialdia, eta bertan erabakiko da aurreneko finalista. Momentuz Endika Barrenetxea hernaniarra da lider, baina aurreneko postua mantentzeko behar du Azpirozek 27 tanto ez egitea. Bestela, uitziarra izango da finalista, eta semifinala jokatu beharko du hernaniarrak, Ezkurraren edo Aritz Juanenearen kontra. Hori ere jokoan dago gaur. Doneztebarrak garaipena behar du gaur, saldiastarrari semifinalerako txartela kentzeko. Barrenetxeak, bere aldetik, aurrelari gisa jokatuko du gaurko jaialdian, Aritz Zubiri goizuetarrarekin bikotea osatuta, Segurolaren eta Juanenearen kontra.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!