Etxean egingo du lehenengo mailako debuta Hernanik, gaur arratsaldean

Beñat Los Arcos Ayerdi

Bere maila onena erakutsi beharko du Hernanik, zailtasunak gora egingo baitu.

Txingudi izango dute bisitari klubeko mutilek, 18:00etan, Gipuzkoako maila nagusiko estreinakoan.

 

Iritsi da joan den urtean lortutako sariaz gozatzen hasteko unea, Hernaniko eskubaloi taldeko mutilentzat. Gipuzkoako lehenengo mailara igo ondoren, gaur egingo dute debuta lurralde maila gorenean, eta etxean jokatuko dute estreinakoa, gainera. Arratsaldeko 18:00etan izango da, kiroldegian, Txingudiren kontra.

Polita bezain gogorra izango da denboraldia hernaniarrentzat, koxka nabarmen bat gora egingo baitu aurkarien mailak. 12 talde dira denera, eta irundarrez gain, beste hauek izango dituzte kontrario: Ordizia, Aloña Mendi, Bergara, Urnieta, Leizaran, Tolosa B, Munttarpe, Zarautz, Arrasate eta Egia. Hortaz, 22 partidu jokatu beharko dituzte.

Debuta egiteko, printzipioz, ez zaie kontrario gogorrena tokatu, aurreko denboraldian 10garren izan baitzen Txingudi. Ea garaipen eder batekin hasi dezaketen liga hernaniarrek!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!