Atsegindegin ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik

Julen Borreguero Fernandorena

Katxiporretako pailazoak.

Irailaren 27an (igandea) izango da, eta sarrerak jada eskuragarri daude.

 

Plan ederra izango dute gaztetxoek datorren irailaren 27an (igandea) Hernanin. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen 'Zerua lapurtu dute' izeneko ikuskizuna izango da Atsegindegin, goizeko 11:30etan.

Katxiporretako pailazoek elkarlanean Hernaniko Rugby taldeari laguntzeko egin ohi dute saioa, urtero. Sarrerak salgai daude, labur.eus/katxiporretahernani webgunean, 9 euroan, eta urtebetetik beherakoek ez dute sarrerarik behar, doakoa dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!