Irailaren 28an emango diote hasiera denboraldi berriari Hernaniko Arraun Elkarteko kideek, arratsaldeko 18:00etan. Izena emateko edota informazio gehiagorako, mezua bidali behar da hernani.arrauna@gmail.com helbide elektronikora. Saioak honela banatuko dira: alebinak ostiraletan; infantilak asteazken eta ostiraletan; eta kadete zein jubenilak astelehen, asteazken eta ostiraletan.