Astelehenetik aurrera aldaketak izango dira trafikoan, Elizatxoko 60-66 zenbakietako obrak tarteko. Elizatxo 60, 61 eta 62 arteko tartea itxiko da; beraz, Elizatxo 63, 64, 65 eta 66koek GI-2132tik sartu eta atera beharko dute. Antsorena Anaiak 2-20ko bikoitietakoek bi aukera izango dituzte ateratzeko: Antsorena Anaiak 2-20 arteko errepidea bi norabideetakoa izango da, eta goitik irteteko aukera izango da; eta Elizatxotik behera joanda, GI-2132ra aterata.