Hernani Kirol Elkarteko palistek iragarri dutenez, ikasturte honetan ere pala ikastaroak eskainiko dituzte, eta izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroak urrian hasiko dira, eta ekainerano luzatuko dira.
Alebinen (LH 5 eta LH 6) kasuan, ikastaroak izango dira Latxunbeberriko frontoian, asteazkenetan edo/eta ostiraletan 18:45etatik 19:45etara. Antolakuntzatik argitu dutenez, Latxunbeberriko frontoiaren tamaina dela eta, eta apuntatzen ari den jendea ikusita, bi egunetan banatuko dira klaseak, hau da, asteazkenetan gaztetxoen erdiak ariko dira palan, eta ostiraletan gainontzekoak.
Eta infantilen (DBH 1eko eta DBH 2ko gaztetxoak) kasuan, kiroldegiko frontoian jasoko dituzte klaseak, asteazken edo/eta ostiraletan, 15:45etatik 16:45etara. Kiroldegiko frontoiarekin ez dago tamainarekin arazorik, beraz, apuntatzen direnek aukeratuko dute asteazkenetan, ostiraletan edo bietan apuntatu nahi diren.
Horrela, esan bezala, ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta hori egiteko, hernanikopalistak@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali behar da.