Edozein isuri ikusiz gero, berehala abixua ematea eskatu du Hernaniko Udalak

Beñat Los Arcos Ayerdi

Duela bi aste urdin kolore arraro batekin azaldu zen Urumea ibaia, Karabelgo zubiaren inguruan; baina udaltzainak bertaratu zirenerako desagertuta zegoen eta ezin izan dute identifikatu zerena zen.

Irailaren 2an, arratsaldeko 18:00ak aldera, argazkian ikusten den moduan topatu zuen Urumea ibaia herritar batek, Karabelgo zubiaren inguruan: urdin kolore arraroa eta ezohikoa zuela. Ikusi bezain pronto eman zien abixua udaltzainei, baina bertaratu zirenerako desagertuta zegoen isuria, eta beraz, ezin izan dute identifikatu zerk sortutakoa zen.

Horren aurrean, Hernaniko Udalak eskaera luzatu die herritarrei: isuriren bat ikusi bezain pronto, ahalik eta azkarren eman diezaiotela abixua Udaltzaingoari, 112 SOS Deiak zerbitzuari edota Udalari berari zuzenean. Izan ere, kasu honetan bezalaxe, ezinbestekoa da azkar bertaratzea, isuria identifikatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!