Apuntatzeko aukera, 'Soinu magikoak'en

Julen Borreguero Fernandorena

'Soinu magikoak' musikako estimulazio goiztiarreko tailerra antolatu dute, ikasturte honetarako ere, Kaxko elkarteak, Udalak eta Musikanaizek. Urriaren 6an hasita, Biterin izango da, 0-3 urteko haurrentzat, eta astearteetan egingo dituzte saioak, bi txandatan: 10:00-10:45 eta 11:00-11:45. Apuntatzeko: 608 193 701 edo info@musikanaiz.com

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!