Euskal Jaiei hasiera, Zinkoenea tabernaren 100 urteak ospatuz

Beñat Los Arcos Ayerdi

Oso modu berezian hasiko dira aurtengo Euskal Jaiak, baita egun bat lehenago hasi ere, ostegunez. Izan ere, Zinkoenea tabernaren mendeurrena ospatzeko zita jarri dute gaur arratsalderako. Sagardo dastaketa gidatua egingo dute 18:00etan (txartelak tabernan salgai), eta ekitaldi berezia 19:00etan, Juanjo Uriak eta Eli Pagolak aurkeztuta, bertsolari eta musikari ugarirekin. Gainera, jan-edana izango da 20:00etatik aurrera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!