Xabier Salillas ederki, Burdeosen eta Santanderren

Beñat Los Arcos Ayerdi

Ultrafondoko Munduko Txapelketara begira, prestaketa lanetan jarraitzen du Xabier Salillasek, eta maila ederrean aritu da azkeneko asteotan, bi probatan. Abuztuko azkeneko asteburuan, Villenave d'Ornonen aritu zen, Burdeosen ondoan; eta hiru orduko martxa proban, bigarren sailkatu zen, 19 itzuli osatuta (26,79 kilometro), aurrenekotik oso gertu. Laugarrenez aritu da bertan, eta beti igo da podiumera.

Iraileko lehenengo asteburuan, berriz, Santanderreko 12 orduko proban aritu zen hernaniarra. Zazpigarren sailkatu zen gizonezkoetan, eta aurrenekoa master 50 kategorian, 72,47 kilometro eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!