Garaipenarekin hasi du 3RFEF liga Hernanik

Beñat Los Arcos Ayerdi

Ezin gozoagoa izan da Hernaniren debuta, emakumezkoen RFEF Hirugarren Mailan: garaipena lortu zuten berdeek Mallabian, Eibarren kontra (2-3). Atsedenalditik gertu, eibartarrak izan ziren aurrea hartu zutenak, baina berehala berdindu zuen Uxune Gabanek, hain juxtu Eibarretik Hernanira etorri denak, 39garren minutuan. Bigarren zatian, Maialen Intxauspek lortu zuen hernaniarren bigarrena 60an, zelairatu eta bi minutura; eta penaltiz sartu zuen hirugarrena Uxue Navarrok 67an. Bikain eutsi zioten defentsan hortik aurrera, eta hiru puntu garrantzitsu eskuratu, Eibarrek 87an aldea murriztu arren.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!