Banatu dituzte jaietako sariak, Portun eta Latsunbeberri-Marielutsen

Beñat Los Arcos Ayerdi

Errifaren zozketa egin zuten auzoko jaietan, bai Portun eta baita Latsunbeberri-Marielutsen ere. Eta dagoeneko azaldu dira saridunak bietan: Idoia Urdangarinek eskuratu du Portukoa (ezkerreko argazkian), eta Rosco kafetegiko arduradunei tokatu zaie Latsunbekoa (eskuinean). Gainera, Portuko jaien igandean bertan entregatu zioten Aurrera Markelekin elkarteari, sagardo dastaketa solidarioko txekea: 1.100 euro bildu dira aurtengoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!