Zubietako erraustegia ixtea eskatuz, giza katea egingo dute bihar Donostian, 'Ez erre etorkizuna, erraustegia gelditu' lelopean. Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, goizeko 11:00etan izango da, Alderdi Ederretik Kontxako hondartzara; eta bat egiteko deia egin die Hernaniko Zero Zaborrek herritarrei.