Bihartik hasita, Jauregi bailarara doan bideetako batean mozketa egingo da: Galarreta frontoiaren eta Volvoren arteko bidean, zehazki. Galarretako sistema orokorreko lanak burutuko dira, eta bidegurutzetik hainbat instalakuntza pasa behar dira horretarako. Aurreikuspenen arabera, ostiralera arte iraungo du obra, eta beraz, ordura arte egongo da itxita bidea. Bitartean, Jauregi bailarara Orona Ideoko biribilgunetik joan beharko da.