Egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko Hernaniko Merkataritza Festarako. 10:00etatik 13:30etara goizean, eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldean, komertzio txikien azoka izango da Kaxkoan. 13:30etan omenaldia egingo diete Mertxe Jimenezi eta Kimu ileapaindegiari, Berriak elkartean. 18:00etan altxorraren bila izango da, eta 20:00etan DJ Anonimous ibiliko da erdigunean zehar.