Zuzendari berriarekin, larunbatean ekingo dio Kalez Kale Kantarik

Beñat Los Arcos Ayerdi

Plaza Berrin elkartuko dira 12:00etan, ikasturteko aurreneko saioa egiteko, Mirentxu Egizabalek gidatuta.

 

Larunbat honetan hasiko du ikasturtea Kalez Kale Kantarik, eta nobedadeekin dator gainera: Mirentxu Egizabalek gidatuko du kale buelta etzitik aurrera, Xabier Odriozolaren lekua hartuta. Ekaineko saioarekin bukatu zuen bere ibilbidea Odriozolak, zuzendari gisa. Haren aurretik, Javier Zubimendi izan zen Kalez Kale Kantariko lehenengo zuzendaria.

Ohi bezala, Plaza Berrin jarri dute elkartzeko hitzordua, eguerdiko 12:00etan. Eta bertatik abiatuta, Kaxkoan barrena ibiliko dira kantari. Herritar guztiei luzatu diete haiekin bat egin eta kantu saioetan parte hartzeko deia.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!