Ernaik manifestazio nazionala deitu du igande honetarako, irailaren 13rako: eguerdiko 13:30etan abiatuko da Donostiako Bulebarretik. Hori horrela, Hernaniko Ernaitik ere dei egin nahi izan diete herritarrei, Donostiara bertaratzeko, baita manifestazioaren aurretik batzeko ere, hernaniarren argazkia ateratzeko (13:15etan Bulebarreko iturrian). Zazpi puntu zehaztu ditu Ernaik manifestaziorako: Mundua hankaz gora dago; erreakzioa eta faxismoa gora; Euskal Herria; espainiolismoa faxismoaren morroi; Euskal Herrian aukerak ditugu; Euskal Herria aterbide; eta garaiak borroka eskatzen du.