Bertso eskolan apuntzatzeko epea zabaldu dute

Julen Borreguero Fernandorena

Hernaniko bertso eskolan izena emateko epea zabaldu berri dute. Irailaren 25era arte izango da horretarako aukera, eta egun horretan bertan hasiko dira klaseak. Apuntatzeko bide gisa ahalbidetu dute inprimaki bat betetzea, labur.eus/paulotxikiya2026 estekan aurkitzen dena. Klaseak Biteri kultur etxean izango dira, asteazkenetan 17:30etatik 18:30etara eta ostiraletan 16:50etatik 17:50etara. «Doinuen eta hitzen zalea bazara, etorri Hernaniko bertso eskolara!», animatu dute jendea eskolatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!