Hernaniko igeriketa taldeak, ate irekien saioa gaur ere

Beñat Los Arcos Ayerdi

Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango da igeriketa probatzeko aukera, baina izena eman behar da aurretik.

 

Ikasturte berria hastearekin batera, denboraldiari hasiera eman dio Hernaniko igeriketa taldeak ere. Eta horretarako, ate irekin saioak antolatu ditu aste honetarako, taldearen dinamika eta funtzionamendua ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izan dezaten, bertatik bertara.

Atzo arratsaldean egin zuten aurreneko saioa, eta gaur bertan izango da beste saio bat, Hernaniko kiroldegian, 17:00etan hasi eta 18:00ak arte.

Nahi duten neska-mutil guztiek hartu dezakete parte, baina ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, eta izena eman behar da aldez aurretik. Horretarako, mezua bidali behar da honako helbide elektronikora: info@igeriketahernani.eus.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!