2026-2027 ikasturtean Ttarla dantza taldean aritu nahi dutenek, biharkoa dute izena emateko azkeneko eguna: Sandiusterrin egongo dira, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. 2021an jaiotakoak izango dira gaztetxoenak ikasturte honetan, eta hortik atzera jaiotakoak apuntatu daitezke. Denei luzatu diete dantzara animatzeko deia.