Behemendiren azoka ibiltaria eta bigarren eskukoa, larunbat honetan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Larunbat honetan jarriko dituzte bigarren eskuko azoka eta Behemendiko azoka ibiltaria, Hernanin. Atsegindegin izango da bigarren eskukoa, goizeko 09:30etatik 13:30etara. Postua jarri nahi duenak, ohi bezala, Berrerabilpen Zentroarekin jarri behar du harremanetan. Behemendiko azoka ibiltaria, berriz, Plaza Berrin izango da, 09:00etatik 14:00etara, inguruko ekoizleen produktuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!