Denboraldiari hasiera emateko, ate irekien saio bana antolatu du Hernaniko igeriketa taldeak, astearte eta asteazken arratsalderako. Bihar zein etzi, bi kasuetan 17:00etatik 18:00etara izango dira saioak, kiroldegiko igerilekuan, igeriketa probatu nahi duten guztientzat.
Parte hartzeko, ezinbestekoa da igerian jakitea, eta izena eman behar da aldez aurretik, mezua bidalita honako helbide elektronikora: info@igeriketahernani.eus.