Martxan da Hernaniko atletismo denboraldia

Beñat Los Arcos Ayerdi

Aste honetan ekingo diete entrenamenduei CD Hernaniko adin guztietako atletek.

 

Udako atsedenaldiaren ondoren, aste honetan helduko dio CD Hernaniko atletismo sailak 2026-2027 denboraldiari. Adin guztietako atletak hasiko dira entrenatzen, eta izenematea ere zabalik dago kide berrientzat: atletismohernani.net webguneko 'Bazkide egin' atalean; edota klubaren bulegoan (atletismo pistaren ondoan), astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:00etara. Orain arte klubeko atleta zirenei, automatikoki berrituko zaie fitxa, eta baja eman nahi badute, emailez jakinarazi beharko dute, atletismohernani@telefonica.net helbidera idatzita. Informazio gehiagorako, aurreko bideetara jo daiteke, edo bulegoko telefonora deitu (943 33 39 57).

Adin tarte bakoitzeko entrenamendu egunak eta tarifak ere eman dituzte aditzera. Benjaminek (2017-2018 urteetan jaiotakoek) astearte edo ostegunetan izango dituzte saioak, 18:00etatik 19:00etara; eta 16 euro ordaindu beharko dituzte hilean. Alebinek (2015-2016) astean bi entrenamendu egingo dituzte, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara; eta haien kasuan 20 euro izango dira hilean. Infantil mailakoen (2013-2014) saioak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira, 17:45etatik 19:00etara, hilean 30 euro ordainduta. Federatuek astelehenetik ostegunera egingo dituzte entrenamenduak, 19:00etatik 20:30etara; eta 33 eurokoa izango dute hileko kuota. Eta emakume taldeak, azkenik, astelehen eta asteazkenetan egingo ditu saioak, 19:00etatik 20:00etara; haien kasuan hiru hilean behin dira 33 euro.

Atleta herrikoiek edota klubeko bazkideek, berriz, urtean 68 euroko kuota izango dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!