Berrurbanizazio obrak egiten ari dira Elizatxo auzoko 60-66 atarietan, eta horren eraginez, trafikoan aldaketak izango dira bihartik irailaren 20ra. Izan ere, itxita egongo da Elizatxo 62 eta 63 arteko errepide zatia, eta Antsorena Anaiak kaletik sartu beharko da auzora. Ateratzeko, berriz, bi aukera izango dituzte Elizatxo 60-66ko eta Antsorena Anaiak 2-20 arteko atari bikoitietako bizilagunek: Antsorena Anaiak kaleko 2-20 arteko tartea bi norabidetakoa izango denez, goitik ateratzea; edota Elizatxo auzotik behera egin eta GI-2132 errepidera ateratzea.